Historia

Sarrera

Ama Shantalen konpainia San Martzial alardeko bigarren konpainia da herrian, hau da, auzo historiko baten ordezkari ez den konpainietako bigarrena. 1919an sortu zuen Angel Martin jaunak. Konpainiaren izenak Santa Elena baselizari egiten dio aipamena eta garai hartako euskarazko idazkera fonetikoa mantentzen du.

Baselizaren azalpena

Ama Shantalen baseliza, Irungo alde zaharrean kokatua dago, Matxalagain muinoaren oinean, Santiago bidearen alboan, Estebenea ibaiertzean. Gipuzkoako kristau aztarna zaharrena dela irizten diote, Konstantino enperadorearen txanpon baten aurkikuntzaren ondorioz (306-337).

XIV. mendeko baseliza, XVI.ean berriztatua, X. mendeko beste baten zabalkuntza da, Ekialdera begira eta bi gelatan zatitua zegoen K.o. II mendearen bukaerako tenplu erromatar primitibo baten gainean eraikia.
Tenplua, K.o. 50 eta 150 urteen artean datatutako errausketa nekropoli baten gainean eraikia dago eta hauetan kutxa bezala (aurkitutako 106etako gehienetan) bertako zeramika arruntezko ontziak erabili ziren, horietako batzuk aldeko 3 m-ko barruti batean.

1989an museo bilakatu zen. Koruaren tokitik erromatar barrutiaren eta errausketa nekropoliaren hondakinak ikus daitezke. Gaur egun, larunbatero edo aurretik hitzordua hartuta irekitzen duen museoa da.

Baseliza konpainiaren banderatxoaren erdigunean agertzen da eta bertan da, konpainiak urtez urte entsegua geldieran burutzen duen lekua.

Konstantinoplako Helena

Baselizaren izena, eta ondorioz konpainiarena, Konstantinoplako Helenatik dator, Santa Elena bezala ere ezaguna. Geroago Eliza katoliko eta ortodoxoak santu egin zuten enperatriz erromatarra izan zen. Helenaren izena “argi-suzi distiratsua” bezala itzultzen dute. Kristauei askatasuna eman zien Konstantino I. Handiaren ama izateagatik oso ezaguna da.

Eraketa-aktaren azalpena

I. Mundu Gerra bukatutakoan 1915-1918, alardea ospatu ez ziren urteak, Angel Martinek Irungo udaletxeari San Martzial Alardean parte hartzeko konpainiaren eraketa eskatu zion. Ohiko moduan egin zuen, garaian “hitzez” izan ohi zena, Alardean parte hartzea erregulatzen duen ordenantzak eskatzen duena batuz. Baina azalpen hau ez zen nahikoa izan eta eskaera, orokorrean Udal Sustapen Batzordeak erregulatzen zuen hiriko jai batzordeari idatziz egiteko (garai hartan gauza ezohikoa) eskatu zioten.

Angel Martin, Santa Elena kaleko 13. zenbakiko auzotarra, Ama Shantalen konpainiako lehen kapitaina izan zela uste da, hori normalena izanik, bera izan baitzen lehen 50 gizon armatuak elkartu zituenak, San Martzial Alardearen udal-ordenantzan jasota zegoen bezala konpainia eratzeko behar ziren gutxieneko kopurua.