Albisteak

SAN MARTZIAL ALARDEAREN BURUZAGIEN
BATZORDEAREN ADIERAZPENA
Alarma Egoera eta COVID-19aren (koronabirusa) kontra hartzen ari diren
neurriak direla eta, San Martzial Alardearen Buruzagien batzordeak 2020ko
apirilaren 15ean telematikoki egindako ez-ohiko bileran erabaki hauek hartu
ditu:
1) Alardea egiteko planteatzen den data bakarra ekainaren 30a da, eta egun
horretan ezin bada egin osasun agintariek horrela adierazten dutelako, ez da
beste egun batean burutuko. Gainera, lan egingo da San Martzial mendian
Botoaren Berritzea egin ahal izateko.
2) Konpainia eta partaidetza murriztutako unitateen batzordeak, kantineren
aukeraketak eta data hauetan egiten diren beste ohiko bileren epeak atzeratuko
dira, egoeraren bilakaeraren zain.
3) Buruzagien Batzorde honek maiztasunarekin bilerak egiten jarraituko du,
telematikoki edo aurrez-aurre egoerak uzten badu, osasun agintariek hartzen
dituzten neurrien balorazioa eta jarraipena egiteko.
4) Alardearen antolakuntza prest egongo da hau aurrera eramateko eta horrela
uzten badute osasun agintariak hartzen dituzten erabakiek.
Era berean, Buruzagien Batzordeak bere elkartasun guztia erakutsi nahi die krisi hau
gehien jasaten ari direnei, baita galera pertsonalak izan dituztenei ere. Eta lan egiten
ari diren lagun guztiei krisia ahal bezain laster igarotzeko bere errespetua eta
adeitasuna erakutsi nahi die
Orain garrantzitsuena etxean geratzea da, eta zalantzazko une hauetan, inoiz baino
ozenki eta indartsuago, esan dezakegu:
GORA IRUN, GORA SAN MARCIAL!